Asturies-Euskal Herria bertopaketa!

ASTURIESS
Bertopaketaren unea iritsi da. Pasa den martxoan Gasteizen ospatutako “Alcuentru Asturies-Euskal Herria Topaketa”ren ondoren, euskal jendea Asturies bisitatzeko momentua ailegatu da. Irailaren 21ean L’Entregu eta La Felgueran euskal errealitatearen alde ezberdinak Asturiesen ezagutaraztea eta bi herrialdetako pertsona eta kolektibo sozial eta kulturalen arteko harremanak sendotzen jarraitzea bilatzen duen bertopaketa jazoko da.

L’entregutik kalejira turistiko-aldarrikatzaile-festiboa, espicha (bazkari herrikoi) bat, “Euskal Herriko mugimendu herritarra Gasteizen” izendapean mahaingurua, euskal kolektiboen merkatu txikia, K-Nalón talde asturiarraren hiphop kontzertua, mikro irekia eta jaia internazionalista, egun horretan goizetik goizaldera egingo diren ekintzak dira.

Ekitaldia Gasteizko Gaztetxeak, Ixuxú Asturies-Euskal Herria elkarteak eta La Semiente Gizarte Zentroak batera antolatutako ekimen bat da. L’Entreguko gizarte zentro honetan, hain zuzen ere, ekintzetariko parte bat aurrera eramango dira. “(re)Alcuentru Asturies-Euskal Herria (ber)Topaketa” honen gainerako eszenatokiak La Felguerako (Llangréu) parkean dagoen CSI-ko (Corriente Sindical de Izquierda) kaleratutako sindikalisten aldeko akanpada eta L’Entreguko Chigre Ochobre-a izango dira.

Autobusa Gasteiztik
Egun berezi honetarako Gasteizko Gaztetxeak autobusean bidaia antolatzen ari da. 20€-ko salneurriarekin, bidaia eta janaria barne, autobusa goizeko 8etan aterako da eta goizaldeko 3’30etan bueltatuko da. Interesatue Txapelarri tabernan erosi ditzakete bidaiarako tiketak.

Programa
08.00 | Gasteiztik atera
12.30| Centru Social La Semiente-n ongietorria eta L’Entregutik kalejira turistiko-aldarrikatzaile-festiboa
15.00| Espicha / Bazkari herrikoia
17.30| Euskal kolektiboen merkatu txikia
18.00| Mahaingurua: Euskal Herriko mugimendu herritarra Gasteizen
21.00| Kontzertua

  • K-Nalón
    Hiphop aldarrikatzailea asturieraz
  • Sorpresa + Mikro irekia!

00.00| Jaia/folixa/pintxada internazionalista Chigre Ochobre-n

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s